Tags senideak

0 comentarios

Bederatzigarren farolapeian

´Bide luzerik ez da, beste batzuk luzeagoak dira´zioen Sarrik. Esaldia bihurtu dugu bidai honen lelo eta, Pòitiersetik pasatzean, haraino astebururo joaten diren senideei egin diegu bisitatxoa.

Poitiers Euskal Herritik laupabost ordutara dagoen hiria da eta, gertu, Vivonne herrian, espetxea dago. Bidaia, luzea da. Ez beste batzuk bezain luzeak, egia da, baina, luzea. Joan-etorrian, bederatzi, hamar bat ordu beti labur geratzen den bisita bat egiteko.

Bisitak motz beti....

1 comentario

Xenderak: 1.700 km Asier eta Iker lotzeko; Fleurytik - A Lamara

Abian da Xenderak. Sorkuntza, kazetaritza eta abentura uztartzen dituen proiektua da hau; malaostia eta frustrazioari buelta emateko aitzakia. Horregatik, Xenderak, esperientzia sortzailea izateko jaio da. Hasarrea, ezinegona eta, azken batez, gure egoera, gauza berriak sortzeko baliatzeko.

Dispertsioak, Asier eta Iker, bi lagun, 1700 bat kilometrotara barreiatu ditu. Baina, Asier eta Iker, mosaiko erraldoi batean galtzen diren bi izen besterik ez dira, egoera honetan 600 lagun baino gehiago...