Tags jorge-oteiza

0 comentarios

Aurkezpena.

ZERA zernahi da. Makulua. Bestela esaten asmatzen ez dugun horixe esateko ahotan darabilguna. Esan nahi genukeena non eta nola paratu ez dakigunero jotzen dugun tokia.

Zehazgabetasunaren xarma, zehaztu ahala, ezarian baina halabeharrez, galdu egingo duena. Jokoan baikabiltza ZERA-ka dihardugunean; ala, koldarki, ihesean, haren ordez esan genezakeen huraxek konprometituko gaituelakoan.

Perfektua, aratza baita, egitasmoa izaki. Bide guztiak ditu irekita, denak ibiltzeko. Araztasun hori galtzea...