0 comentarios

Martxoak 8 eta gizonak. Zer egin greba feministan?

Martxoak 8 eta gizonak. Zer egin greba feministan?

Datorren martxoaren 8an Euskal Herriko mugimendu feministak “planto” egitera deitu ditu emakumeak. Joan den urtean Latinoamerikako hainbat herrialdeetan antolatutako grebei jarraipena emango zaio Euskal Herrian. Lau arlo nagusitan eragingo du grebak: lan greba, zaintza greba, ikasle greba eta kontsumo greba.

Planto egunaren nondik norakoak zehazteko asanbladak antolatzen ari dira zenbait eskualdetan. ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE Bizkaia eta Hiruk sindikatuek aldiz, Euskal Herriko Mugimendu Feministak martxoaren 8rako deitu duen greba babestu eta goizeko eta arratsaldeko lanuzteen deialdia erregistratu dute.

Martxoaren 8an gizonek bete beharreko papera argitzeko zenbait aholku eta gomendio bildu ditu mugimendu feministak Twitterreko hari honetan.

/