Zortzigarrena Naiz

Chapecoenseren esker ona, baita euskaraz ere

Zoritxarrez egin da ezagun mundu osoan Chapecoense futbol taldea, hegazkin istripu baten ondorioz 71 pertsona hil ziren eta tartean brasildar futbol taldea ia osorik. Jasotako elkartasun mezu denei erantzuteko esker on mezua hedatu du taldeak azken orduetan, baita euskaraz ere. «Horrenbesteko babesa eskertzeko hitz baten bila hasi eta asko topatu ditugu» diote hamaika hizkuntzetan Eskerrik asko esateko hedatu duten bideoan. Tartean irakur daiteke euskarazkoa ere, ‘Eskerrik’ hitza soilik agertu arren.