0 comentarios

...eta Simon Bolivarrek euskaraz hitz egin balu?

Caracaseko CatiaTVe herri telebistan hedatu dute, Simon Bolivarrek euskaraz hitz egin balu Venezuela gaur gaurkoz nolakoa izango litzatekeen irudikatuz eta «Gure historiak soinu ezberdina izango luke» izenburupean.

Laburmetraiaren abiapuntuan Simon Bolivar gazte bat ageri da euskararen inguruan gadezka, ikasi balu Venezuelan nola eragingo lukeen irudikatzeko gero. Hugo Chavez Nazio Batuen Erakundean, gaurko Caracaseko kaleetan izango lukeen eragina... Baita, herri bolivartarraren ereserki euskaratuan ere. Mirko Casaleren ideia da, Gabriel Gil Pintok zuzendu du lana eta ekoizpen lanetan bi hauez gain Winder Rivero, Ligia Luque eta Mikel Moreno aritu dira.

/
últimos posts
últimos comentarios