Zortzigarrena Naiz

Gero eta euskal izen gehiago AEBetako haurren artean

Euskal Kazetaren bitartez ezagutu dut ‘Basque Baby Names’ liburuxka. Liburuxka bera izateak erakusten du euskal izenek indarra hartu dutela AEBetako euskal jatorriko herritarren artean, 4$ inguruko prezioa du eta 60tik gora orrialdetan izenak eta hauen esanahiak biltzen ditu liburuak.

Liburuaren berri ematean euskal izenen Top 10a ere egin dute, nirea ere tartean da ;) Hauek dira zerrenda horretan aipatzen dituztenak, eta horietaz ematen duten azalpena:

Aitor: euskaldunen aitzindiria, aitari erreferentzia
Andoni edo Antton: Anthony-ren euskal bertsioa:
Asier: hasiera
Eneko: Ziur aski nirea: ene = nire, ko = atzizki txikigarria
Gorka: George izenaren euskal bertsioa
Iñigo edo Iñaki: Loiolako San Inaziotik, Iruñeko lehen erregearen izena
Koldo: Louis-en euskal bertsioa
Mattin: Martin izenaren euskal bertsioa
Txomin: Dominic-en euskal bertsioa:
Xabier: Franzisko Xabier euskal santuaren ohorez
Amaia: Amaiera
Ane: Ana-ren euskal forma
Arantxa: Arantzazuren laburdura
Edurne: Elurra
Josune: Josuren neska aldaera
Maialen: Magdalene-ren euskal bertsioa:
Maite: Maitagarria
Miren: Mariaren euskal bertsioa
Nekane: Penak, Dolores-en euskal aldaera
Oihane: Basoa

Zure izena top horretan ez badago, hona hemen bi erreferentzia izena topatu eta dagokion ingelesezko azalpena jasotzeko: SheKnows.com eta BehindTheName.com