Zortzigarrena Naiz

Jendetza batu du Korrikak Bartzelonan!

2017rako Korrika antolatu behar dutenek agian ibilbidean sartu beharko lituzkete Munduko Korrikak. Horretara garamatzaten bideo eta argazki andana ari gara blog honetan argitaratzen eta Bartzelonakoa hedatu berri dute hiriburu kataluniarreko euskal etxekoek. Izugarria zer giro eta zer jendetza euskararen aldeko lasterka saioan. Gainera, Korrika bera abiatzerako ‘Atera mihia kalera’ izenburupean kanpaina garatu zuten.

> Munduko Korrikak

> Korrika berezia NAIZen