Zortzigarrena Naiz

Lehengo eta oraingo euskal ‘Enbaxadoreak’

Unibertsitateko proiektu baten aitzakian hegazkina hartu eta Kaliforniara joan ziren ‘Enbaxadoreak’ dokumentalaren egileak. 40 bat lagunen testigantzak jaso dituzte dokumentalerako, aspaldi artzain joandakoak eta azken boladan ordenagailuak gobernatzera joandako ingenieriak.

Lana amaitzeko kofinantzaketa kanpaina dute abian Karenan. Iragarpena ere bai, Txina eta Indiako euskaldunekin bigarren lan bat egiteko asmoan baitira.