Itziarren Semeak Argentina-Chile Tour
Noticias
Bizkaiko Golkotik Rio de la Platara

Itziarren Semeak taldeko lagunak Argentina eta Txilera doaz zortzi kontzertu eskaintera, eta horretarako milaka kilometro egingo dituzte egun gutxitan. Pentsa, Argentina eta Txileko lurraldeak biak hartuta, Europa osoa hartuta bezain handiagoak direla eta Buenos Aires, Entre Rios, Viedma eta Santiago de Chile bisitatzea Euskal Herria, Eskozia, Alemania, Suedia eta Italiatik igarotzea bezalako rally-a dela.

Fakun AZNAREZ|03/11/2014
Drummer
Itziarren Semeak.

Hasiera emango diot blog honi non eta gure Bizkaiko Golkokoek Argentinako biraren historiak, anekdotak eta bizipenak bilduko dituzten. Bidaia honetan parte hartzeko gonbidapena dugu beraz, ez literalki noski, zer maleten barruan ezin baikara sartu, baina birtualki bai, lehio hau zabaldu eta elkarbanatuz. 

Itziarren Semeak taldeko lagunak Argentina eta Txilera doaz zortzi kontzertu eskaintera, eta horretarako milaka kilometro egingo dituzte egun gutxitan.

Pentsa, Argentina eta Txileko lurraldeak biak hartuta, Europa osoa hartuta bezain handiagoak direla eta Buenos Aires, Entre Rios, Viedma eta Santiago de Chile bisitatzea Euskal Herria, Eskozia, Alemania, Suedia eta Italiatik igarotzea bezalako rally-a dela.

Esperientzia oso aberasgarria izango da haientzat, areto, festibal eta taula mota ezberdinetara igoko direlako: hasteko Salon Pueyrredon, Buenos Aires erdialdean errotuta dagoen areto mitikoan izango dira birari lehenengo urratsa emanez eta hortik aurrera Santa Fe probintzia, Patagoniako Viedma, La Plata hirian (Buenos Aires probintziako hiriburuan) ospatuko den Euskal Astea izango dira. Santiago de Chilen bukaera emango diote tourrari, Suda-ska musika festibal garrantzitsuetan kontinenteko hainbat talde onekin batera.

Eta nik ere aitortu beharko dut, zuek bezala, inbidia sano puntu batekin irakurriko ditudala hemendik aurrera Manex, Ibon eta gainontzeko familiako kideek bidaliko dizkiguten kronikak, anekdotak, sentipenak baita argazkiak eta bideoak ere.

Amatxo Itziar harro sentituko litzateke bere semeek zer urrun eramango duten euskara eta Euskal Herriko errealitatea ikustean, batzuetan gordina, bestean alaia, baina beti doinu beroaz beteriko abesti martxosoak oparituz.

Joan eta etorriko bidaia izango da, internazionalismo musikalaren oinarria eta grina.

Bidai on Itziarren semeak, eta ongi pasa Che Guevara, Julio Cortazar eta Atahualpa Yupanquiren (besteak beste) sorterrian.

Eman egurra!