Itziarren Semeak Argentina-Chile Tour
Noticias
Ongi etorri festa

Iritsi gara Argentinara. Bidaia luzea egin zaigu. 13 ordu hegazkin batean eserita, ipurdiak ere karratu forma hartzen du.

Manex Altuna|Buenos Aires|04/11/2014
Asado
‘Asado’ tipikoarekin hartu dituzte argentinarrek Itziarren Semeak.

Arratsaldeko 20.00etan atera ginen Bilbotik, euri eta haize zaparrada artean, Amaiur koalizioko parlamentariekin batera. Madrilen ere iluntasunak eta zaparradak izan genituen. Buenos Airesen berriz, udaberriko eguzkiak hartu gaitu goizeko 10.00etan -14.00ak Euskal Herrian-.

Espias taldeko musikariak izan ditugu itxaroten Ezeizako aireportuan. Hiru kotxetan etorri dira gure bila eta Buenos Aires kanpokaldean duten quinta -etxe- batetara eraman gaituzte. Euri zaparrada bortitzak izan dira azken egunetan Argentinan eta urak gainezka egin du hainbat tokitan. Errepidean ere ur putzu handiak zeuden eta etxe atarian lokatz artean geratu da autoetako bat trabatuta.
Barre pixkat egin eta arineketan atera dugu autoa. Espias taldeko musikarietako bat taxi gidaria da eta segituan konpondu du istripua.

Ez hori bakarrik, tipo berbera arduratu da ‘asado’-a sukaldatzeaz. Parrilla puntuan jarri eta lehen haragi festaz gozatzeko aukera izan dugu garagardo artean.

Ongi etorri festa on bat antolatu digute Buenos Aireseko giroan murgiltzen hasteko.

Bihar beste egun bat izango da.