Itziarren Semeak Argentina-Chile Tour
Noticias
Sudaska

Buenos Aires probintziako Jose C. Paz herrian ospatuko da Sudaska festibalaren lehen data. Espias talde argentinarraren 25. urteurren festa izango da eta La Rikardo uruguaitarrak eta Itziarren Semeak arituko gara gonbidatu gisa.

Manex Altuna|Buenos Aires|13/11/2014
Sudaska
Cartel del festival Sudaska.

Argentinari agur esateko eguna iritsi da. Astebete daramagu alde batetik eta bestera bueltaka eta primeran aritu garela esan dezakegu. Herrialde handia, kontrastez beterikoa aurkitu dugu eta jende hobea. Cari, Fer, Marisol eta Espias taldeko kideek eskuak zabalik jaso gaituzte. Baita ere euskal disporako kideek La Plata eta Viedman. Gogoangarria izan da.

Taula gainean agurtuko gara. Jose C. Paz herriko EQ Rock aretoan antolatu duten Sudaska festibalean parte hartuz. Uruguaitik La Rikardo taldea egongo da eta Espias argentinarrak izango dira kartel buru. 25. urteurrena ospatzen ari dira. Bere garaian Negu Gorriak taldearekin batera Buenos Airesen aritutakoak dira. Euskal Herritik ere bira bat egin zuten 90. hamarkada bukaeran Skunk taldearekin batera.

Bagoaz...