m24gasteiz
Albisteak
Ikusgai Irabaziko hautagai nagusien errenta aitorpenak

Alkategaia den Oscar Fernándezek eta Arabako Aldundiara doan Jose Damian Garcia hautagai nagusiak publiko egin dute euren errenta aitorpena. Hautagaien ordainsaria gutxieneko soldata baino hiru aldiz altuagoa ezin izango dela izan sinatu dute ere.

Naiz|Gasteiz|20/05/2015
Oscar-damian-errentak
Oscar Fernández eta Jose Damian Garcia euren errenta aitorpena erakusten (IRABAZI)

«Gardentasun ariketa» baten barruan, Irabaziko hautagai nagusiek euren errenta aitorpena publiko egin dute gaur goizean. Halaber, kode etiko bat sinatu dute, non ordainsaria gutxieneko soldata baino hiru aldiz altuagoa ezin dela izan zehaztu duten.

Irabazi alderdiak helarazitako dokumentuetan ikusi daitekeenez, Fernándezek 11.220 euroko etekin garbia izan zuen 2014an. Garciarena, berriz, 15.314 eurokoa izan zen. Biek ibilgailua daukate eta alokairuan bizi dira. Orain egun batzuk, Javier Marotok gauza bera egin zuen bere errenta aitorpena erakutsiz. PP ko hautagaiaren etekin garbia, berriz, 79.398,42 eurokoa izan zen urte berean.

Sinatutako kode etikoak ere zehazten du hautagai bakoitzak ezingo duela bi legegintzaldi baino gehiago igaro.

Hauteskundeak BEREZIA

Hauteskundeak Nafarroan

M24 Bilbo

M24 Donostia

M24 Gasteiz