m24gasteiz
Albisteak
PP «kaleratzeko» indarrak batzera deitu du EH Bilduk

Miren Larrionek, Gasteizko alkatetzarako hautagaiak, gogoratu du azken aste hauetan «are argiago geratu dela panorama politikoa». Horregatik, PP «kaleratzeko» EH Bilduren inguruan indarrak batzera animatu ditu herritarrak.

Naiz|Gasteiz|21/05/2015
Larrion
Miren Larrion, EH Bilduko alkategaia, kanpainako ekitaldi batean (Raul BOGAJO /ARGAZKI PRESS)

«Abertzale, ezkerrekoak eta egungo egoerarekin nazkatuta gauden guztiak elkartu behar gara», adierazi du EH Bilduko alkategaiak. Miren Larrionek azaldu duenez, «EH Bilduren inguruan indarrak bildu behar ditugu, PP kanporatzeko berme bakarra» delako.

Larrionen aburuz, kanpainako aste hauek «bakoitza bere lekuan» jartzeko balio izan dute eta «batzuk oso urduri» jarri direla azpimarratu du. «Batzuk horietan eredua konpartitzen dutenak» ere sartzen dituztela adierazi du alkategai abertzaleak.

Ildo beretik, Belen Arrondo legebiltzarkideak, «Confebaskek PP eta EAJren politika gidatzen duela», nabarmendu nahi izan du. «Hego Euskal Herrian 215.000 lagun langabezian dauden honetan, murrizketak etengabeak direnean eta RGI eskaerak hazi besterik egiten ez direnean, krisialdia amaitu dela esatea herritarrei iseka egitea da», salatu du Arrondok. Zentzu honetan, Confebask «PP eta EAJren mesedetan» kanpainan sartu dela ere kritikatu du legebiltzarkideak.

Hauteskundeak BEREZIA

Hauteskundeak Nafarroan

M24 Bilbo

M24 Donostia

M24 Gasteiz