Amagoia Bilbao

Bildots hanka enpanadilak

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
Orea: 150 g irin, 3 koilarakada olio, arrautza txiki bat, baso laurden ur, gatza. Betegarria: 6 bildots hanka, tipula bat, porru bat, azenario bat, olioa, gatza.

Zailtasuna                          3

1. Irina mahai gainean jarri eta erdian zulo bat egin, sumendi baten antzekoa.
2.  Erdian arrautza, olioa, gatza eta ura jarri.
3. Nahasi irina beste gai guztiak irensteko moduan,  guztiak bereganatu arte.
4. Zapi batekin estali, hozkailuan sartu eta bi orduz beratzen utzi.
5. Arrabola batekin orea zabaldu, bi zentimetroko lodiera lortu arte.
6. Baso batekin zirkuluak egin.
Betegarria:
1. Hankak ondo garbitu.
2. Eltze batean hankak, ura, porruaren berdea, tipula zati bat eta gatza jarri eta ordubete eta erdiz egosi, bigundu arte.
3. Eginda daudenean, uretatik atera eta epeltzen utzi. Hezurrak kendu eta txikitu.
4. Tipula, azenarioa eta porrua olio pixka batekin erregosi, su eztitan. Baso bat salda gehitu eta 10 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi.
5. Hankak saltsarekin nahastu eta hozten utzi.
Bukatzeko:
1. Zirkulu bakoitzaren erdian betegarria jarri eta erditik tolestu. Sardexka batekin elkarren kontra zapaldu ertzak.
2. Zartagin batean olio ugari berotu eta enpanadilak frijitu. Paper baten gainera atera.
Edo, labe beroan sartu, 190ºC-an, 15 minutuz edo, gorritu arte.