Bigarren Kafea

Jon Moma: «Guztiok gaude unibertso batean eta guztiok gara gure unibertso propioa»

Duela urtebete kaleratu zuen Jon Moma ermuarrak 'Universos Dispares', diskoari buruz aritu eta hainbat kantu akustikoan defendatzera hurbildu da Bigarren Kafera Moma.

Audio_placeholder

Jon Moma: «Guztiok gaude unibertso batean eta guztiok gara gure unibertso propioa»

Loading player...

Duela urtebete kaleratu zuen Jon Moma ermuarrak 'Universos Dispares', urtea amaitu aurretik 'La noche más corta' eta udaberriarekin iritsi zen 'Nire Bazterra'. Ordurako diskoa onduta eta osatuta zuen baina uda heldu arte itxaron behar izan genuen beste bost kantu haiek ezagutzeko. «Pandemia heldu zenean, ditudan abestiekin zerbait egin behar nuela erabaki nuen», esan digu Momak.

Horrela, estudion sartu eta hiru abesti grabatu zituen. «Hiru abesti egin nituen hasieran, baina ez nekien disko baten parte izango zirela». Baina pozik geratu zen emaitzarekin, eta 'Universos' diskoa jaio zen. 

Urtaroak dira presente, eta bereziki naturaren elementuak, Ura, Sua, Haizea eta Lurra ardatz hartuta ondu baititu bina kantu. «Abestiak egin eta gero konturatu nintzen natura oso presente zegoela nire abestietan», aitortu digu. Elementuekin batera latitudeak ere aldatzen direla dirudi, eta bere lehen instrumentua den tronpeta agertzen da kantu orotan, mantra bat bailitzan. Tronpeta bikoiztuak, akordeoiak, mugaldeko koloreak, gitarra akustikoen riffak eta hauek sortutako giro ritmikoak… Eta giro horietan eroso sentitzen den musikari taldea.

'Universos' diskoari buruz aritu eta hainbat kantu akustikoan defendatzera hurbildu da Bigarren Kafera Jon Moma ermuarra.