
Puntueus Fundazioak urtero egiten duen zibersegurtasun txostenak %90 zibersegurtasun eraso gutxiago atzeman ditu 2022. urtean 2021. urtearekin alderatuz, hots, guztira, 29 kasu izan ziren aurreko urtean, eta 359, berriz, 2021ean.
Fundaziotik adierazi dutenez, «erabiltzaileen segurtasun digitala bermatzea» da beraien zeregin garrantzitsuenetakoa. Ildo horretatik, webguneetako erabilera desegokiak, arriskuak eta mehatxuak aurreikusten dituzte. Diotenez, erregistratuta zeuden domeninuen %0,2an detektatu zituzten horrelako egoerak 2022an.
Bi motatako arriskuak antzeman daitezke: domeinu «gaiztoak» eta konprometitutako domeinuak, hirugarren batek bidali edo sortutakoak. Hau gertatzen denean, domeinua identifikatu eta jabea erasoaz informatzen da.
Fundazioak dioenez, ondoren, arazoa bideratzeko laguntza eskaini eta ematen zaio, izan ere gehienetan webgunearen arduradunak ez dira erasoaz jabetzen. 2022an konprometitutako domeinuak 19 izan dira, aztertutakoen %65 alegia.
Bestalde, domeinu «gaiztoak» intentzio txarrarekin sortutako webguneak izan ohi dira, hau da, praktika txarren susmagarri diren domeinuak dira. Aztertutako eta argitaratutako azken zibersegurtasun txostenak 2022an 4 domeinu gaizto antzeman dituztela dio.
Kasuak denbora errealean
Gainera, Puntueus Fundazioak jakinarazi du hilabete honetatik aurrera edonork kontsutatu dezakeela zenbat arrisku kasu jasotzen ari diren .eus domeinuetan denbora errealean, Puntueusen webgune berrian.
«Mundu mailako domeinuen sektorean aurrekaririk ez duen gardentasun eta konpromiso ekintza da», adierazi du Josu Waliño Puntueuseko zuzendariak, eta azaldu du arrazoi horregatik Puntueusek bere zibersegurtasun eredua nazioarteko hainbat forotan aurkezteko gonbita jaso duela, hala nola ICANN75ek irailean Malaysian egin zuen azken mundu topaketan, edo joan den astean telematikoki egin zen 5th meeting of the Global Cyber Alliance ‘s Domain Trust Community ekitaldian.

Un dron militar controlado por IA desoye órdenes humanas y «mata» a su operador

La IA podría adueñarse de actividades esenciales y poner en riesgo a la Humanidad

Emakume panderojoleei omenaldia egin die Kepa Junkerak ‘Erromeriak’ diskoan

Calculan los límites seguros de la Tierra... y certifican que ya se han traspasado algunos

Hogei minututan agortu dira Manu Chaoren Arrasateko kontzerturako sarrerak

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
