Bidaiari

Basquetourrek eta Segitturrek turismo helmuga adimendunen eredua sustatzeko hitzarmena sinatu dute

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan turismo helmuga adimendunen eredua ezartzen jarraitzeko lankidetza hitzarmena sinatu berri dute Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak eta Segittur Espainiako Turismo Idazkaritzako erakunde publikoak.

Hitzarmenaren helburua da helmugen lehiakortasuna indartzea, berrikuntzaren, jasangarritasunaren, digitalizazioaren eta irisgarritasunaren bidez.
Hitzarmenaren helburua da helmugen lehiakortasuna indartzea, berrikuntzaren, jasangarritasunaren, digitalizazioaren eta irisgarritasunaren bidez. (I-NEWS Thanaruch | Getty Images)

Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak eta Segittur Espainiako Turismo Idazkaritzako erakunde publikoak lankidetza hitzarmena sinatu berri dute, Euskal Autonomia Erkiegoan turismo helmuga adimendunen eredua ezartzen jarraitzeko. Elkarlanaren helburua da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako helmugen lehiakortasuna indartzea, berrikuntzaren, jasangarritasunaren, digitalizazioaren eta irisgarritasunaren bidez.

Daniel Solana Basquetourreko zuzendari nagusiak eta Enrique Martinez Segitturreko presidenteak berretsi dute akordioa, eta biek nabarmendu dute aurkezpen ekitaldian aliantzaren garrantzia «Euskadi kudeaketa turistiko aurreratu eta jasangarrian erreferente gisa finkatzeko».

‘Turismo Helmuga Adimenduna’ metodologia

Basquetourren eta Segitturren arteko akordioak «lankidetza esparru garrantzitsua ezarriko du Euskal Herrian turismo helmuga adimendunen eredua sustraitzeko». Horretarako, ‘Turismo Helmuga Adimenduna’ metodologia ofiziala erabilgarri izango dute EAEko bost helmuga berrik: Barakaldo, Durangaldea, Arabako Mendialdea, Oarsoaldea eta Urola Kosta. Orobat, Segitturren laguntza teknikoa jasoko da egindako diagnostikoak berrikusteko eta balioztatzeko.

Egitasmoa 2026ko abendura arte egongo da indarrean, bi erakundeek finantzatuko dute elkarlanean eta jarraipen batzorde bat izango du, koordinazio eta gauzapen zuzena bermatzeko.