Egin planak

«Alice Neel: pertsonak lehenbizi», Guggenheimen

Irailak 17-Otsailak 6

Irailaren 17an zabalduko da Bilboko Guggenheim Museoan “Alice Neel: pertsonak lehenbizi”, artista estatubatuarrari (1900-1984) eskainitako atzera begirakoa.

Anbizio handiko bildumak XX. mendeko pintore erradikalenen artean kokatutako egilearen berri emango digu. Justizia sozialaren defendatzaile sutsu, printzipio humanistekin hartutako konpromiso irmoak inspiratu zituen bere bizitza zein obra, eta horren erakusgarri dira Bilbon bildutako ehun pintura, marrazki eta akuarelak.