Munduan pasieran

Harry Potterren unibertsoan

Makila magikoa aukeratu, Hogwartseko ikasturte berrirako tunika erosi, Golden Snitch pilota miretsi edo gurinezko garagardo bat hartu. Hori guztia egin ahal izan dute udan zehar Harry Potterren zaleek haren unibertso magikoaren egoitza berrian. Mago ospetsuaren inguruko dendarik handienean sartu bezain laster, «piztia fantastikoen» munduan murgildu dira bisitariak, ataria zeharkatu eta berehala Fawkes agertu zaielako, hegal gorrixkak zabal-zabalik.