Egin planak

Herri Urratsen «Itzulera» Senperen

Maiatzak 8

Pandemiaren ondorioz izandako bi urteko etenaldiaren ondoren, maiatzaren 8an Herri Urratsen 39. edizioa ospatuko da Senpereko lakuan.

Antolatzaileek “Itzulera” leloaren osagarri gisa 80ko hamarkadan baliaturiko sinboloa berreskuratu dute aurten, zapatila batekin irudikatu baitu Manex Erdozaintzi Etxart Kolegioko Amaia Ampo ikasleak Senpereko aintziran egiten den ikastolen aldeko hitzordua.

.