Munduan pasieran

Bufalo lasterketak arroz ereite sasoia hasteko

Manan VATSAYANA (AFP)
Manan VATSAYANA (AFP)

Ez dira sanferminak baina, gure hiriburuan bezala, landareen ustiaketa zikloekin lotura zuzena dute Thailandiako bufaloen lasterketek. Iruñean zerealen uzta garaiaren amaia ospatzen da, eta Chon Burin, Ban Buengen edo Nong Yainen, aldiz, urtero-urtero antzerako festarekin ematen diote hasiera arrozaren ereite sasoiari. Udaletxe aurrean bilduta, haien jabeek laidogarriro eta irudimentsuki jantzita, animaliek lasterketetan edo, euskal idi proben antzera, gaitasun fisikoko lehiaketetan parte hartzen dute.