Munduan pasieran

Ur gaineko jatetxerik handiena, hondoratuta

Jerome FAVRE (AFP)
Jerome FAVRE (AFP)

Jumbo ur gaineko jatetxean ibili zen Roger Moore James Bond haragitzen 70eko hamarkadan. Ordutik, pertsonaia ezagun asko eseri ziren bere mahaien bueltan -batik bat haren itsaski famatuez gozatzeko-, eta Hong Kong irlako tokirik bisitatuenetakoa bilakatu zen. 2013tik ekonomikoki hondoratzen hasia, 2022ko ekainean betiko galdu zen ur azpian, lekualdatze baten erdian itsas-ekaitz batek jota.