KLIK

Info7-ren esker oneko bermuta

Info7 irratiak langile, kolaboratzaile eta bazkideak elkartu zituen atzo eguerdian Donostiako Dokan, bermutaren aitzakian bederatzi urte bete dituela gogorarazi, gaur arteko ibilbideari errepasoa egin eta datozkien erronkei erreparatzeko. Lehenengo hamarkada betetzear dela, 2.000 bazkidek, ehundik gora kolaboratzailek eta entzuleek osatzen duten komunitatearen ekarpen eta sostengua eskertu zuen irratiko lantaldeak.Jon URBE | ARGAZKI PRESS