KLIK

Mendi bera, hamaika aurpegi

Etxeko leihotik begiratzean panorama bera ikusi ohi dugu eta maiz ez gara konturatu ere egiten aldaketa nabarmenak gertatzen direla. Nicolas Marki urruñarra, ordea, oharturik da Olhetako etxetik aurrez aurre duen Larrun mendiak hamaika aurpegi dituela, eguraldi, sasoi edo argiaren arabera. Hiru urtez argazki andana egin dizkio, beti leiho beretik, eta horietatik 28 ikusgai jarri ditu hilaren 17 arte Urruñako Turismo Bulegoan.Isabelle MIQUELESTORENA