GARA
BERNA

Atzerritarrak kanporatzeko legea gogortzeari ezezkoa, Suitzan

Suitzako UDC Zentroko Batasun Demokratikoa alderdiak delituak egiten dituzten atzerritarrak kanporatzeko legea gogortu nahi zuen, baina herritarrek ezetz esan zieten eskuindar xenofoboei, atzo egin zen erreferendumean. Suitzarren %59k ezetz esan zuten. %62ko eskuhartze tasa izan zen.

Orain sei urte (2010ean) egin zen erreferendumaren jarraipena zen atzokoa. Izan ere, orduan herritarrek baiezkoa eman zioten UDCk berak egindako proposamenari (botoen %52,9 izan ziren aldekoak): testuak zioen delitu larriren bat egiten zuten atzerritarrak automatikoki kanporatu egingo zituztela.

Suitzako legediaren arabera, Parlamentuari dagokio legeak idatzi eta onartzea. Orain ia urtebete iritsi zen lege berria, UDCko kideen iritziz hasierako proposamena goitik behera indargabetzen zuena. Horregatik alderdi kontserbadoreak beste erreferendum bat egitea proposatu zuen, 2010ean onartutakoa blindatzeko asmoz.

Parlamentuak onartu zuen legeak epaileei salbuespen batzuk ezartzeko aukera ematen die; alegia, atzerritar bat kanporatzeak berari edo bere familiari kalte edo zailtasun handiak eragingo badizkie, epaileak erabaki dezake pertsona hori ez kanporatzea.

Gainera, onartutako testuak kontuan hartzen du, Suitzako herritartasuna ez izan arren, kanporatu beharrekoa herrialdean jaio eta hazi ote den, oso ohikoa baita egoera hori Alpeetako herrialdean: bertan jaiotzeak ez dio automatikoki herritartasuna ematen jaioberriari.

Atzerritarraren kanporatzea eragin dezaketen delituen artean ageri dira homizidioa, bortxaketa, arma bidezko lapurreta, eta gizakien eta legez kontrako drogen trafikoa, giza laguntzen inguruko abusuaz gain.

UDC alderdikoek «exekuzio ekimena» deitu zioten atzoko erreferendumari, «geure segurtasuna bermatzeko ezinbestekoa baita». Aurkariek, berriz, «gizatasunik gabeko» ekimentzat jo zuten, zuzenbide estatuaren printzipioak kolokan ipintzen dituelako.

Gizatasuna babestu

Albert Rosti UDC alderdiko zuzendaritzako kidearen iritziz, gainerako alderdiek bat egin dute beraien proposamenaren aurka indar kontserbadorea kaltetzeko, eskuineko alderdiak beste garaipen bat pilatu ez dezan. Hala ere, ikusi zuen Rostik zer ospatu ere: «Kanpainaren gauzarik onena izan da segurtasunaren arazoa mahaiaren gainean jartzeko balio izan duela».

Christian Levrat PS Alderdi Sozialistako kidearen ustez, «gizarte zibila mobilizatu egin da argi uzteko zuzenbide estatua babesten duela, gutxiengoak eta gizatasuna babesten dituela, xenofobiaren eta UDCkoen joera totalitarioen aurrean».

Atzerritarrak automatikoki kanporatzeko ekimenak herrialdeko sektore askoren mobilizazioa eragin du. Legelariek, esaterako, argi ikusi zuten ekimenak nazioarteko legeak zein Suitzakoak bortxatzen dituela. «Konstituzio Federala ezin daiteke kanporatze eskuliburu batean indargabetu», idatzi zuten 160 adituk herritarrei ezezko botoa eskatzeko. «UDCk kanporatze automatikoak nahi ditu, itsu-itsuan, nahastutako pertsonaren baldintzak eta egindako delituak ekartzen duen zigorra kontuan hartu gabe aplikatzen direnak. Pertsona batek delitu larri samar bat egiten badu, edo hain larriak ez diren bi delitu hamar urteko epean, kanpora!», esan du Andreas Auer epaileak.

Unicef ve aumentar el riesgo de abusos a menores refugiados

El director ejecutivo de Unicef, Anthony Lake, expresa su preocupación por la situación de los más de 100.000 refugiados, muchos de ellos niños, que han llegado a Grecia en lo que va de año y por el aumento del riesgo de que estos menores sean víctimas de trata o abusos. Los gobernantes de Atenas temen que en un mes el número de refugiados y migrantes atrapados en su territorio se eleve a 70.000, debido al cierre de fronteras. En estos momentos, hay unos 22.000 y los campamentos de tránsito están desbordados.

En una entrevista con Efe, Lake recuerda que recientemente leyó que al menos 10.000 menores refugiados, que viajaban solos, habrían desaparecido nada más llegar a Europa, pero asegura que nadie sabe cuál es el número de niños desaparecidos y espera que los gobiernos puedan determinar este dato. «Lo trágico es que no sabemos cuál es el número. Algunos están desaparecidos porque están siendo separados de sus familias y nosotros trabajamos para que vuelvan a reunirse. Otros son víctimas de trata y de abusos», apunta. Señala que dos niños mueren cada día, de media, cruzando el mar desde Turquía a Grecia y estima que con las nuevas restricciones impuestas en las fronteras por varios países al paso de los refugiados, unas 10.000 personas, muchas de ellas menores, se quedarán atrapadas en los caminos hacia el norte del continente. GARA