GARA
OTXANDIO

Josune Aramendik irabazi du Otxandion Udabarri Faseko hirugarren saioa

Otxandion jokatu zen atzo arratsaldean 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Faseko hirugarren sailkapen saioa. Giro ederrean joan zen Mañondoko gimnasioan egin zen kanporaketa.

Saioko irabazlea Josune Aramendi Perez izan zen, 191,5 punturekin. Haren atzetik sailkatu ziren Imanol Uria (173), Lurdes Ondaro (159), Aitor Etxebarriazarraga (157,5), Beñat Vidal (157) eta Jontxu Martinez (144,5).

Atzoko saioan gai emaile beharretan Oier Iturralde Fernandez Atano aritu zen. Epaimahaia, ostera, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak, Jon Jaio Aiartzaguenak eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu zuten. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu zen.

Bi saio Ondarroan

Ondarroan, bestalde, bi saio jokatuko dira gaur, biak ala biak Gaztetxean. Goizekoa 12.00etan hasiko da eta parte hartuko duten bertsolariak Aitor Ruiz Urizar, Arrate Illaro Etxebarria, Asier Galarza Garai, Nahia Ibarzabal Gisasola, Peru Vidal Gurrutxaga eta Unai Mendiburu Valor dira. Arratsaldekoan ariko dira, 17.30etik aurrera, Aitor Arrizubieta Egaña Toko, Iker Apraiz Solaguren, Illart Gumuzio Larrazabal, Inazio Vidal Gurrutxaga, Lander Ibarluzea Bikandi eta Txaber Altube Sarrionandia.