Ariane KAMIO
DONOSTIA

Elikaduraren duintasuna

Janari kooperatiba bati buruzko dokumentala eskainiko du gaur Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak. Tom Boothek zuzendutako «Food Coop» lanak New Yorkeko Brooklyn auzoan sortutako supermerkatu kooperatiboaren funtsak aztertzen ditu. 17.000 bazkide baino gehiago ditu eta bertan lan egiteko denbora eskatzen zaio horietako bakoitzari. Kalitatezko elikadura prezio merkeagoetan eskaintzeko ahalmena ematen dute halako egitasmoek.

Badirudi Euskal Herriko –are Europako– janari salmentaren egoerak ez duela, gehienean, zerikusirik AEBetako hiriburu handietan aurki daitekeenarekin. Horren adibide bat ematen du “Food Coop” (2016) dokumentalak, gaur Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian eskainiko denak. «Gezurrezko elikaduraz» hitz egiten da dokumentalean; hots, ohiko saltoki handi eta komertzialetan erosten diren elikagaien inguruan. Oro har, prozesatutako jakiez gain, elikagai freskoen kalitate eskasa arbuiatzen da bertan, New Yorkeko biztanleek jaki hobeak erosteko dituzten zailtasunak mahai gainean jarrita. Denda horietan saldutako jakiak erosi ezean, elikagai biologikoetan espezializatutako produktuak erostea da alternatiba, baina prezio garestien truk.

Tom Boothe Parisen bizi den zuzendari estatubatuarra da, eta lagunekin egindako bidaia batean ezagutu zuen Food Coop proiektua, 1973. urtean sortua. Berrogeita bost urteko ibilbidea duen egitasmo soziala da Food Coop, gaur egun 17.000 bazkide baino gehiago dituena. Eta lan egiteko modu zehatza du gainera. Bazkide guztiek hilabetean 2 ordu eta 45 minutu eman behar dute kooperatibako lanetan. Izan daiteke produktuak apaletan jartzen, izan daiteke elikagaiak ekartzen dituzten kamioiak husten, irteera kaxan lan egiten edota dendatik urrun bizi diren bazkideei erosketak autoraino edo metro geltoki hurbileneraino eramaten laguntzen. Izan ere, bazkideek soilik dute dendan erosteko eskubidea eta askok hilean behineko erosketa egiten dute, etxetik dendarako bidean bi ordu baino gehiago egin ondoren.

Diziplina da beren eguneroko jardunaren ezaugarrietako bat, arau zehatz batzuk bete behar baitituzte bai bazkideek bai Fook Coop-en jabe diren kooperatibistek. Diziplina batzordea ere badute bertan, jarrera desegokiak edo lapurretak aztertu eta zigortzen dituena.

Zein da bezeroek duten abantaila nagusia? Proiektu sozial baten partaide izateaz gain, oinarrian kalitatezko elikagai freskoak eta bestelako jakiak ohi baino merkeago eskuratzeko aukera zuzena; izan ere, supermerkatu bateko langileen soldatetan eta mantentze lanetan gastatu ohi den dirua aurrezten da lan molde horrekin. Produktuen oinarrizko prezioari %20ko gehigarria soilik eransten zaio.

Pariseko esperientzia

Tom Boothek New Yorkeko Good Coop egitasmoaren berri izan zuenean proiektuaren izen berbera daraman dokumentala egin zuen, baina aldi berean beste proiektu batean ere bazebilen: Parisen duela urte eta erdi zabaldu zen La Louve denda kooperatiboa sortzen.

Boothekin batera denda hori sortu zutenetako bat, Philippe Baudry, proiektu horretaz mintzatu zen atzo, Donostian. Halako egitasmoak hiriburu handietan bideragarriagoak direla nabarmendu zuen Baudryk eta, Food Coopen bezala, La Louveko bazkideek duten konpromisoa goraipatu zuen. Supermerkatu handi bat sortu nahi dute Estatu frantseseko hiriburuan, New Yorkeko eredu berberei jarraituz. 6.500 bazkide inguru lortu dituzte urte eta erdian eta helburua horretan goranzko joerari eustea da.

Baudryk bertan eskaintzen diren elikagaien aniztasunaren aldeko aldarrikapena egin zuen. «Arazoak izan genituen, batez ere hasierako bazkideekin. Baina guk ezin dugu soilik ‘bio’ etiketa daraman janaria eskaini. Dendak aniztasuna oinarri izatea nahi dugu. Bestea liburutegi publiko bat zabaldu eta autore historiko onenen obrak soilik eskaintzea bezalakoa litzateke. Beti jende bera etorriko litzateke. Horregatik, klub izateari utzi behar diogu», aipatu zuen. Estatu frantsesean gastronomiak egin duen ibilbideari ere begiratu zion: «Denda askotan saltzen dituzte produktu ekologikoak, pestizidarik gabeko barazkiak, transgenikoak ez direnak. Baina askok ez dute batere zaporerik izaten. Guk gourmet ikuspuntua ere zaindu nahi dugu, eta ez ditugu soilik kalitatezko jakiak eskaini nahi, zaporetsuak izatea ere nahi dugu». Nolanahi ere, argi utzi zuen produktu ekologikoak erostea aukera bat besterik ez dela: «Ez dugu inor behartu nahi halako produktuak erostera; horrelako jakietara sarbidea eskaini nahi diegu».

 

La odisea de llegar a la escuela

La exposición “Caminos a la escuela”, encargada por la UNESCO a la agencia Sipa Press, refleja las historias de superación de escolares de India, Tailandia, Kenia o Estados Unidos para quienes el trayecto a la escuela es toda una odisea, pero también una oportunidad para desarrollar sus proyectos de vida. La pobreza, la discriminación, la discapacidad, la guerra o los desastres naturales son algunos de los obstáculos que se interponen en el camino a al educación. En esta muestra, que podrá ser visitada en el Centro Cultural Aiete hasta el 10 de junio, diez fotoperiodistas muestran los desafíos a los que se enfrentan escolares de todo el mundo.

Según los datos recogidos por la ONU, aunque en los últimos quinquenios se han producido importantes aumentos en las tasas de escolarización, sobre todo en el caso de las mujeres y las niñas, aún unos 263 millones de menores no están escolarizados. Las regiones de África Subsahariana y Asia Meridional registran más del 70% de la población no escolarizada en primaria y secundaria. GARA