ALVAREZEK KOLOREZTATU DU LUIS DE AJURIA ARETOA

Vital Fundazioaren Luis de Ajuria aretoan landa eremuko gaietan inspiratutako hogei bat akriliko ditu ikusgai Iñaki Alvarez Irciok. Lehendik egindako lanen berrinterpretazio koloretsuagoa eta modernoagoak dira. Bere olio-pinturen bigarren begirada bat eskaini du artistak, akrilikoan eginda oraingoan. Hilaren 26ra arte dago irekita arabar margolariaren erakusketa.

GARA