Gladys Enea parkera zabalduko da aurten Tabakalerako Ud-ha programa

Ekainaren 28tik irailaren 1era bitartean ospatuko da aurten Tabakalerako Ud-ha programaren hirugarren edizioa, arte eszenikoz, musikaz, zinemaz eta «edonorentzako moduko tailerrez» osatua dagoena. Aurten, lehenbizikoz, programazioa Gladis Enea parkera zabaldu da: Ubik-ek liburutegiaren aire zabaleko bertsioa kokatuko du han eta maileguz hartu ahal izango dira liburuak, aldizkariak eta jolasak, baita aire zabaleko hainbat jardueraz gozatu ere, Tabakalerako arduradunek zehaztu dutenez.