14/06/2018

«Marrazkilariak gerran 1936-1939» erakusketa, Enkarterriko Museoan

Enkarterriko Museoak “Marrazkilariak gerran 1936-1939” izeneko erakusketa jarri berri du ikusgai, 36ko gerran egin ziren eta «ideologia guztietako egunkarietan» argitaratu ziren 70 irudiz osatutako erakusketa. Aline Soberon eta Txema Uriarte historialariak dira erakusketaren komisarioak eta ikusgai jarri diren dokumentuak Avilako Artxibategi Militarretik berreskuratu dituztela jakinarazi zuten. Erakusketa urriaren 14ra arte egongo da Enkarterriko Museoan.