10/07/2018

Markeliñe, Hortzmuga eta Lekittoko Deabruak Bastidan

Bastidak kale antzerkiari leku egin dio udako egunetan eta eskaintza zabala prestatu. Lehenengo emanaldia Tornado Teatrok eskaini zuen pasa den astean, eta hurrengo hitzordua larunbatean izango da, Markeliñeren “Chef nature” ikuskizunarekin. Uztailaren 21ean izango da hurrengo zita Hortzmuga konpainiaren eskutik; “Jule” antzezlana eskainiko dute. Azken emanaldia abuztuaren 3an Lekittoko Deabruek egingo dute (“Anabasa”). Hitzordu guztiak, 20.30ean, plazan.