12/09/2018

«Black is Beltza» lehen aldiz eskaini zuten atzo Toronton

“Black is Beltza” filma lehen aldiz proiektatu zen atzo Torontoko zinema jaialdian. Bi pase eskaini zituen, akreditatuentzat, nazioarteko banatzaileentzat eta industrian lanean ari direnentzat. Publikoarentzat mundu mailako estreinaldia Donostiako Zinemaldian izango da, irailaren 28an.