GARA
DONOSTIA

Argiaren prezioa igotzeak dakarren kalteaz ohartarazi dute erretiratuek

Pentsiodunek argiaren prezioaren igoera salatu, eta Gasteiz, Iruñea eta Madrilgo gobernuei konpainiak «presionatzeko» eskatu diete, gorakada hori gelditu eta faktura ordaindu ezin duten familiak oinarrizko beharrak betetzeko elektrizitaterik gabe utz ez ditzaten. Ehunka lagun bildu dira astelehenetako elkarretaratzeetan, Bilbo, Gasteiz zein Donostian. 1.080 euro arteko pentsio publikoak diru publikoarekin ordaintzeko eskatu diote Lakuako Gobernuari.

Pentsio publiko duinak aldarrikatzeaz gain, argiaren prezioaren igoera gaitzetsi zuten erretiratuek atzoko protestetan. Gorakada hori familia ugariri egiten ari den kalteaz ohartarazi zuten. Agertu zutenez, azken urtean %11,1 goititu dituzte prezioak eta makina bat familia dago argiaren eta berogailuaren faktura ordaindu ezin duena. Bitartean, hogei urteotan «gobernuek elektrizitate konpainiak diruz lagundu dituzte; 20.000 milioi euro eman dizkiete».

Hala azaldu zuen Jon Fano bozeramaileak, Bilboko Udalaren aurreko elkarretaratzean. Duela zortzi hilabetetik biltzen dira han astelehenero eta atzo ere ehunka lagunek egin zuten bat. Fanok erantsi zuen 2016an konpainia elektrikoek 5.400 milioi euro irabazi zituztela eta, «hori gutxi balitz bezala», erretiratuei %21eko BEZa ezartzen dietela eta konpainiek gehienez ere irabazien %6 ordaintzen dutela.

“Pentsionistak aurrera” garrasi artean, Bizkaiko hiriburuan elkartutako lagunek gutxienez 1.080 euroko pentsio duinak eskatu zituzten, baita Konstituzioan pentsioak blindatzea eta KPI errealaren arabera igotzea ere.

«Oso gogor estutu beharko dugu gure aldarrikapenei jaramon egin diezaieten» Toledoko Itunaren barrenean, adierazi zuen bozeramaileak.

«Ez da ezer aldatu»

Gasteizen, ia 200 pertsonak egin zuten bat oporren ondoko lehenbiziko elkarretaratzearekin, Plaza Berrian. “Jubilado, pensionista, levántate del sillón que nos quitan la pensión” eta antzeko leloak oihukatu zituzten. Pentsioak ebasten dituztenek hauteskundeetan ordainduko dutela ere abisatu zuten. Eta batek edo besteak gobernatu, pentsioak beti defendatu behar direla azpimarratu zuten. Arabako plataformakoek azaldu zuten berriro heldu dietela mobilizazioei «ez delako ezer ere aldatu». Aldarrikapenak udaren aurretik zituzten berberak dira.

Armando Aulestiartek hartu zuen hitza eta Lakuak pentsio publikoak diru pribatuarekin osatzeko egin duen proposamena gaitzetsi zuen. «Gobernuari eskatzen dioguna da pentsio publikoak diru publikoarekin finantzatzeko 1.080 eurora arte. Eta banku eta entitate pribatuen negozio pribatua sustatzeari utz diezaiola».

Donostian ere ehunka lagun batu ziren Alderdi Ederren, “Segurtasunerako euskal sistema publikoa” leloarekin, Gipuzkoako zenbait mugimendu biltzen dituen plataformak deituta.

Reunión para convocar juntos la marcha del 1 de octubre

Plataformas de pensionistas de Bizkaia, Gipuzkoa, Araba y Nafarroa se reunirán este jueves para convocar de manera conjunta las manifestaciones que tendrán lugar el 1 de octubre, lunes, en las capitales con motivo del Día Internacional de las Personas Mayores. El objetivo es que las marchas sean «una respuesta enorme y multitudinaria» en favor de unas pensiones dignas. El Movimiento de Pensionistas de Bizkaia ha invitado a las diferentes plataformas de Hego Euskal Herria para hacer este llamamiento conjunto.

Ya están confirmadas las manifestaciones de Iruñea, Gasteiz y Bilbo. En el caso de Gipuzkoa, la movilización será un poco diferente, ya que han acordado realizar ese día concentraciones y manifestaciones en las diferentes localidades y comarcas. Han descartado una marcha en la capital por «la dificultad de trasladarse a Donostia» en un «día de labor». Por ello mismo, convocarán una manifestación intergeneracional, a nivel de herrialde, en Donostia, para el sábado 6 de octubre.GARA