10/10/2018

Marimatrakak, haur literaturako bilduma berria

Marimatrakak (Elkar) zazpi-zortzi urteko neska-mutilei zuzendutako bilduma da. Aurreiritzirik gabeko haurtzaro askearen aldarrikapena egingo dute protagonista dituen bi neskek. Lehenengo bi aleak, “Gu gara Marimatrakak” eta “Gerra zikinkeriari!”, Ana Jakak ondu ditu.