GARA
GASTEIZ

Montoya Ortiz de Zarate familiaren artxiboa jaso du Sancho el Sabiok

Vital Fundazioaren Sancho el Sabio Fundazioak Montoya Ortiz de Zarate familiaren artxiboa jaso du, Armiñonetik ekarrita. Dokumentu horien berezitasuna duten itxuran datza, eta oinetxearen fatxadako horman sartuta aurkitu zirela, familia armarriaren atzean. 12 dokumentuz osatutako artxibo txikia da.

Fundazioak familia artxiboen proiektua du, 1993an hasia, eta ikertzaileentzako eskuratzen oso zailak diren dokumentu fondo pribatuak Fundazioaren webgunean online kontsultatu ahal izatea ahalbidetu du. Proiektu horri esker, eta dohaintza berri hori kontuan izanda, hamabi dira familia artxiboak dituztenekin sinatutako hitzarmenak.