GARA
IRUÑEA

Frankismoaren ondotik galdutako hizkuntzaren berreskurapena

“Etxera bidean” (Pamiela) du izenburutzat Xamarrek ondutako azken lanak. Garraldan du kokalekua, 1980. urtean, non amatxi euskaldun baten harridurak eta deserosotasunak ez duen mugarik, ordura arte erdalduna izan den iloba lehenbizikoz euskaraz mintzatzen zaionean. Horrela hasten da frankismoan sortu, hazi eta hezitako belaunaldi baten istorioa, jatorriz zegozkion hizkuntzaren eta kulturaren gabeziaz ohartuta, horiei berreskurapenean murgildu zena. Memoria historikoa ez da gerra kontuetara bakarrik mugatu behar Xamarren iritziz, ondorioak hura bizi izan ez zutenengan ere hedatu zirelako urte luzeetan zehar.