GARA
BAIONA

Baionako ospitaleko boz sindikaletan parte hartuko du LABek

Paueko Auzitegi Administratiboak arrazoia eman dio LABi eta, horren ondorioz, heldu den abenduaren 6an iraganen diren funtzio publikoko hauteskunde sindikalen karietara zerrenda aurkeztu ahal izango du sindikatu abertzaleak Baionako erietxean.

LABek urriaren 17an erregistratu zuen bere hautagaitza. Alta, ospitaleko zuzendaritzak ezarritako oztopoak tarteko, auzitegirat jo behar izan zuen sindikatuak.

Argitxu Dufau LABeko kideak, Paueko auzitegiak harturiko erabakia txalotu ondoren, azaldu zuen sindikatuak lehen aldiz osatu duen zerrendako kide izateko prest azaldu dira hogei bat lagun..