IHESLARIEN EGOERAREN BERRI, EUSKAL HERRIKO CAMPUSETAN

Iheslari politikoen errealitatea ezezaguna dela salatu izan da maiz, eta orain hori gazteei ezagutarazteko urratsa egin da, campusetan hitzaldiak eta bestelako ekitaldiak antolatuz. Atzo Ibaetakoan izan ziren Jon Irazola eta Mikel Korta; 21ean deportazioa izango da hizpide Leioan; 28an, gerra zikina Gasteizen; eta abenduaren 12an, tortura eta entregak Bilbon.

Maialen ANDRES | FOKU