GARA
BILBO

Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa, Berrizen

Igande honetan jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa. Berrizen izango da, herriko pilotalekuan, 17.00etatik aurrera. Finalaurrekoan kantatuko duten bertsolariak honakoak izango dira: Aitor Bizkarra Ruiz, Imanol Uria Albizuri, Julen Erezuma Arzanegi, Miren Amuriza Plaza, Unai Mendiburu Valor eta Xabat Galletebeitia Abaroa.

Berrizko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta besteek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera. Gai jartzaile lanetan Begoñe Olabarria Astobiza jardungo da.

Bigarren finalaurrekoa hilaren 25ean jokatuko da Igorren.