Maite UBIRIA BEAUMONT
BAIONA

«Txaleko horiek» egunero protesta bakarra egitea erabaki dute Iparraldean

Erregaien garestitzea salatzen ari den mugimenduak herritarrekin gatazkarik ez izateko «protesta fintzea» erabaki badu ere, atzo A-63ko blokeoak Biriatun sortutako kaosak garraiolarien haserrea eragin zuen.

Iragan larunbatean abiatu zen mugimenduak erantzun azkarra izan zuen, Frantziako eskualde gehienetan bezala, Ipar Euskal Herrian ere. 400 bat lagun elkartu ziren goizean goiz Biarritzeko Irati erakustazokan, handik Angelu eta Baionako sartu-irteeretan blokeoak burutzeko. Astelehen gauean, berriz, batzarra egin zuten Baionan eta larunbateko ekimenak izaniko arrakasta txalotu eta protestari jarraipena emateko bidean hainbat erabaki hartu zituzten.

80 bat lagun baizik ez ziren elkartu ondoko egunotako dinamika zehaztea xede zuen bilkuran. Lehenik eta behin, Baionako Zubi Gorrian eginiko blokeoa ez zela erabaki egokia izan aitortu zuten. Hartara, ekimenen kokapena hobeki hautatzea deliberatu zuten.

Izan ere, gidari askok kexa azaldu zieten ekintzaileei astelehen goizean, errepidean bertan, batzuek keinu eta irainak baliatuta. “Txaleko horien” ekintzak sekulako auto ilarak sortu zituen Lapurdiko hiriburuan lanera edota eskoletara joateko orduan.

Hori dela eta, Glain eremuan bildutako batzarrak egunero protesta ekimen bakarra egiteko hautua egin zuen. Zehazki, hirietako erdigunera daramaten biribilguneak eta bidegurutzeak okupatu ordez, autobideak eta erregaien deposituak blokeatzearen alde apustu egin zuten.

Landetako blokeoen eraginez

Esan eta egin. Atzo, Biriatuko ordainlekura heltzea zail izan zuten Gipuzkoatik Lapurdirantz zihoazen garraiolariek. A-63 autobidean “txaleko horiek” blokeoak egin zituzten, goizean goiz, Landetan eta Bordele aldean. Bere bide sare nagusian kolapsoa saihestu nahian, frantziar agintariek ordu batzuk lehenago Biriatuko mugan trafikoa filtratzea erabaki zuten. Ondorioz, goiz osoan zehar 11 kilometro arteko kamioi ilara luzeak sortu ziren AP-8 autobidean eta N-121 errepidean.

 

El conductor que arrolló a varios «chalecos» será juzgado

Sin llegar a la gravedad de otros incidentes ocurridos en el Hexágono, donde, sin ir más lejos en Saboya, una persona murió al ser atropellada durante una protesta de los chalecos amarillos, el sábado también se vivieron algunos momentos de tensión en las carreteras vascas.

Así, un conductor de 49 años de edad arrolló a cuatro personas que participaban en un bloqueo de ruta en la rotonda de Grand Basque de Baiona. Tras comparecer el lunes en el juzgado de la capital labortana, esta persona quedó en libertad, aunque bajo control judicial.

Cuatro «chalecos amarillos» resultaron heridos a consecuencia de la maniobra brusca que realizó con el vehículo. El conductor pidió perdón a las personas que resultaron heridas. Dos de ellas tienen heridas leves, pero una tercera debió ser hospitalizada a consecuencia de una lesión de cadera y tendrá que permanecer de baja un mes. Además de obligarle a comparecer semanalmente, el tribunal baionarra fijó el juicio contra este conductor para el próximo 17 de diciembre. M.U.B.