Beikozini Kabareta itzuliko da Ondarroara

Gaurtik hasita eta larunbatera bitartean Beikozini Kabareta Ondarroan izango da berriro. “Kabareta” (2016-2017) eta “Kabareta Repetizioi” (2017) ikuskizunen arrakasta ikusita, “Kabareta 2 (txu)” taularatu dute. Honek erotismoa eta gastronomia ironia eta umore lotsagabearekin batzen ditu.