A.O.
sokatira

Emakumezkoen 540 kilokoan finala, Bilbon

Sokatira Bilbora iritsiko da bihar, 17.00etan. Txurdinagako kiroldegian da zita. Gizonezkoak 600 kilokoan arituko dira eta zazpi taldek hartuko dute parte: Gaztedi, Ibarra, Antsoain, Berriozar, Murueta, Ñapurrak eta Beti-Gazte. Sei onenak finalera pasako dira. Emakumezkoak 540 kilokoan ariko dira txapela jokoan dela. Gaztedik 8 puntu ditu eta Badaiotzek 6. Laukizkoak dira faborito.

Abadiñoko idi probak

Gaur 22.00etan laugarren ekitaldia izango da: Motxo, Telleria eta Artola lehian. Bihar ordu berean Iñaki Lopategi, Alegria, Ipiñarrieta eta Olatzar. Igandean (17.00) eta astelehenean (17.00 eta 22.00) osatuko dira saioak.