PRESO ETA IHESLARIEKIN ELKARTASUNA, MUSIKAREN BIDEZ

40 Minutu Rock elkartasun jaialdia egin zen atzo Durangoko Landako Gunean. Egun osoan zehar izan ziren kontzertuetan Bad Sound, Hesian, Parabellum, Nogen, Rotten XIII, Ezetaerre, Zea Mays, Esne Beltza, Huntza, Zirkinik Bez!, Ira, Rude Pride, Gorpuzkingz, Suaia, Elepunto eta Alus taldeak aritu ziren. Ostiralean, berriz, motxiladun haurrak gogoan, “Etxerako giltzak” ekimena egin zuten familia guztiarentzako ekintzekin. Monika DEL VALLE | FOKU