Andres OSA «SAKONA»
HERRI KIROLAK

Urrezko aizkolari gazteak arituko dira igandean Leitzako Amazabal frontoian

Igandean, 12.00etan, Leitzako Amazabal frontoian, jokatuko da Urrezko Banakako Aizkolarien Txapelketako 2. jardunaldia, gazteen artean. 23 urtez azpikoetan neurtuko dira Josean Etxeberria (Ziga), Julen Larrea III.a (Barakaldo), Oier Kañamares (Arostegi), Suharri Rodriguez (Hernani) eta Ioritz Gisasola IV.a (Mallabia). 19 urtez azpikoetan, Aritz Aspiazu Arria VI.a (Errezil), Diego Benito (Valsain-Segovia), Hodei Ezpeleta (Berango), Xuban Kañamares V.a (Arostegi) eta Unai Zabala (Leaburu).

Arabako Herriarteko Txapelketa

Lehen jardunaldia Etxabarri-Urtupiñan jokatuko da bihar, 17.00etan. A taldean Barrundia, Zigoitia eta Mendialdea arituko dira, eta B taldean, Artziniega eta Donemiliaga. Sokatira, txinga-eroate, lasto-altxatze, ingude, zakulari proba, lokotxak biltze, harri-jasotze, trontza eta aizkoran arituko dira.

Martxoaren 30ean hasiko dira Etxeberriko idi probak, 66. Sari handia. 23 idi pare plazaratuko dira zazpi egunetan eta apirilaren 8an amaituko da. Lehenbiziko egunean Laski, Rafa Alegria eta Olatzar izango dira.

Bestalde, Bakioko probak amaitu dira eta irabazlea Garagarza izan da 49, 1/2 eta 4 metro eginaz; eta zaldi-mandotan Kobaren aberea izan da garaile.