Asier AIESTARAN
Arrauna

Eusko Label eta Euskotren ligetako egutegiak, onartuak

Bermeon atzo egindako batzarrean lehiaketa nagusien egutegiak adostu ziren.

TKE Ligak ohiko batzarra egin zuen atzo Bermeon eta lehiaketaren egutegia onartu zen. Gizonezkoen Eusko Label Liga (ELL) uztailaren 22an hasiko da Bilbon, 20 estropadaz osatuta egongo da eta irailaren 15ean amaituko da Portugaleten.

Emakumezkoen Euskotren Ligari (LET) dagokionez, lehen proba ekainaren 29an izango da Santanderren, guztira 14 estropada jokatuko dira, eta Zarautzen amaitu, abuztuaren 18an.

Ekaina

22, larunbata: Bilbo (ELL)

23, igandea: Zierbena (ELL)

29, larunbata: Santander (ELL/ LET)

30, igandea: Lekeitio (ELL/LET).

Uztaila

6, larunbata: A Coruña (ELL/ LET)

7, igandea: A Coruña (ELL /LET)

13, larunbata: Donostia (ELL/ LET)

14, igandea: Castro (ELL/LET)

20, larunbata: Orio (ELL/LET)

21, igandea: Sestao (ELL /LET)

27, larunbata: Santurtzi (ELL/ LET)

28, igandea: Getxo (ELL/LET)

Abuztua

10, larunbata: Ondarroa (ELL/ LET)

11, igandea: Hondarribia (ELL/ LET)

17, larunbata: Zarautz (ELL/LET)

18, igandea: Zarautz (ELL/LET)

24, larunbata: Bueu (ELL)

25, igandea: Cabo (ELL)

Iraila

14, larunbata: Bermeo (ELL/ Play-off)

15, igandea: Portugalete (ELL/ Play-off).