GARA
MADRIL

«Gure lurra babesteko», kontsumo arduratsuagoa eskatu du NBEk

Erosketak egiterakoan hartzen ditugun erabakiek sekulako garrantzia dute «gure lurra babesteko», NBEk Desertifikazioaren Aurkako Egunean nabarmendu duenez. Garaiko produktu jasangarriei eman behar diegu lehentasuna, herrian bertan edo gertu ekoitzitakoak.

Gauzak modu horretan eginez gero, lehentasuna garaiko produktu jasangarriei, herrian bertan edo ahal den gertuen ekoitzitakoei emanda, jasangarria ez den nekazaritzak lur emankor gutxiago suntsituko luke eta desertifikazioari ateak itxiko genizkioke.

Ibrahim Thiaw NBEko Desertifikazioaren aurkako Konbentzioko idazkariak eta Achim Steiner NBEko Garapenerako Programen administratzaileak idatzi bat plazaratu zuten astelehenean, Lehortearen eta Desertifikazioarern aurkako Borrokaren Munduko Eguna zela eta. Beste erakunde batzuekin batera, arazo horri aurre egiteko kontsumo jasangarria eta basoberritzea direla irtenbiderik onenak adierazi dute.

Lur aberats asko galtzen da munduan: 24.000 milioi tona urtean, Nazio Batuek emandako datuen arabera. Nekazaritza jasangaitza eta «klima larrialdia», orain arte «klima aldaketa» esaten genion fenomeno kezkagarria alegia, lirateke arazo horren atzean dauden arrazoi nagusiak.

Erabat andeatuta dauden lurretan 1.300 milioi pertsona bizi dira gaur egun. Eta garai batean emankorrak ziren lurren laurdenak, gaur egun alferrik galduta geratu dira. Adituek diote faktore horrek sekulako eragina duela Afrikan pizten diren gatazketan. Baita Erdialdeko Amerikan eta beste lekutan izan diren migrazioetan ere.

Lurra modu arduragabean erabiliz gero, «geure mundu modernoak beharrezkoa duen azpiegitura natural guztia agortuta geratzen da», Nazio Batuetako adituek diotenez.

Nekazaritza jasangaitza «kontsumitzaile aberatsen eskariek bultzatzen dute», Nazio Batuen arabera. Lurra andeatzeaz gain, «sekulako presioa jartzen du beste baliabideengan, ura esaterako: 2.000 litro ur behar dira ahuakate kilo bat ekoizteko, laranja kilo bat ekoizteko behar den kopurua halako lau».

WWF Munduko Natura Funtsak eman dituen datuen arabera, Estatu espainoleko azaleraren %75 mendea bukatu baino lehen basamortu bihurtzeko arriskuan dago eta arazo hori sufritzen ari da dagoeneko lurraren %20. Espainiar Gobernuak ez du onartzen horrenbesteko arazorik dagoenik eta dio lurraldearen %1 baino ez dagoela egoera horretan.

Gobernuz kanpoko erakundeak «lehorte larriagoak» iragarri ditu, uraren kudeaketari buruzko politiketan «aldaketa erradikal» bat egin ezean.

Astebete haragirik jan gabe

Greenpeace nazioarteko elkarte ekologistak ere abeltzaintza industrialari leporatzen dio ur gehiegi erabiltzea eta, azken finean, lehorteak eragitea. Horregatik, arazoa oso larria den lekuetan kanpaina bat egiten ari da kontsumitzaileek haragirik jan gabe astebete egin dezaten. «Espainian abeltzaintzak urte bakar batean etxe guztiek hogei urtetan baino ur gehiago kontsumitzen du», dio gobernuz kanpoko erakundeak. Gainera, ustiategi askok lur azpiko urak kutsatu egiten dituzte.

Perros arrastran un trineo sobre el agua en Groenlandia

La primera página de GARA muestra una imagen tan espectacular como inquietante: siete perros se adentran en el mar y caminan sobre el agua arrastrando un trineo. Es junio de 2019. Groenlandia. La imagen difundida en redes sociales por Rasmus Tonboe y tomada por el investigador Steffen M. Olsen refleja los efectos de la crisis climática que afecta al planeta. Se trata de la primera vez en la historia desde que se tienen datos en que el deshielo en Groenlandia alcanza unos niveles tan altos antes de la llegada del verano, según muestra la información del National Snow & Ice Data Center (NSIDC). En la fotografía, la parte superior de la banquisa –la capa de hielo flotante que caracteriza a la isla– se ha derretido por lo que da la impresión de que los perros caminan sobre el agua. Olsen ha destacado la importancia de esta capa helada en la vida de los groenlandeses: «Dependen de la banquisa para el transporte, la caza y la pesca», explica el investigador en su cuenta de Twitter.GARA