GARA
BIARRITZ

Biarritzeko Pride Egunean eskubideak errespetatzeko eskatuko dute

Beste urte batez, Biarritzeko karrikak ostadarraren koloreez beteko dira gaur. Les Bascos elkarteak Pride Eguna antolatu du lesbianen, gayen, transexualen eta bisexualen giza eskubideak errespeta daitezela aldarrikatzeko.

Egitaraua eguerdian hasiko da Biarritzeko itsasargiaren inguruan eta harrotasun ibilaldia lauretan hasiko da, ikuskizun anitz izanen direlarik ibilbidean.

Bederatzietatik aurrera hasiko da Pride 2019 gaualdi ofiziala, goizaldeko laurak artekoa, Amestoy gelan. Sartzeko gonbidapena behar da.