Haritz LARRAÑAGA
BAIONA

Irlandan zein Euskal Herrian, eskutik doaz bake prozesua eta preso ohien gaia

Ipar Harrerak deituta, 50 lagun bildu ziren astearte iluntzean Baionako Elkarteen Etxean. Michael Culbertek, Irlandako preso ohiekin lan egiten duen Coiste elkarteko ordezkaria, eta Gabi Mouesca Ipar Harrerako kidea mintzatu ziren. Entzuleen artean eremu anitzetako ordezkariak ziren, eta amaierako aperitifan hizlariekin solasterik izan zuten.

Ipar Harrerako kide Jokin Etxebarriak lehen galdera egin orduko, «birgizarteratze» kontzeptua erabiltzea desegokia dela azaldu zuten bi mintzalariek. Mouescaren iritziz, «militante politikoak ez dira gizarteak baztertu dituen pertsonak, ingurune bat dute, eta ingurune horretara itzultzen dira espetxetik edo erbestetik itzultzen direnean; beraz, itzulera hori hobeto adierazten duen kontzeptu bat erabili beharko litzateke».

Ordezkari irlandarrak ere terminologiak duen garrantzia azaltzeko Irlandako bake prozesuan izan zituzten zailtasunak aipatu zituen: «Ostiral Santuko akordioa ez zen ‘gure akordioa’, ez ginen ados erabiltzen ziren hitz askorekin, baina ildo orokorrarekin bat egiten genuen eta aurrera egin genuen».

Antzekotasunak

Egun dituzten lan eremu nagusiak azaldu zituen Mouescak: «Lehenik diru funtsa elikatzen jarraitu behar da, presoen familiek dituzten gastuei aurre egiteko eta espetxetik ateratzen diren presoek dituzten lehen beharrei erantzuteko».

Horrez gain, laguntza psikologikoa eskaintzeko baliabideak behar direla ere azpimarratu zuen, eta osasun arloan edo eremu administratiboan boluntario profesionalek egiten duten lana txalotu zuen. «Horietako asko ez dira abertzaleak, baina bake prozesuan beraien hondar aletxoa jarri nahi dute», argitu zuen preso ohiak.

Mouescari entzun ostean, honakoa adierazi zuen Culbertek: «Duela 20 urte antzeko arazoak izan genituen. Hegoafrikako esperientzia izan genuen eredu eta handik ikasi genuen, etor zitekeenari aurre egiteko».

Pixkanaka, bi errealitateen arteko desberdintasunak zein antzekotasunak azaleratu zituzten. Esaterako, bi bozeramaileek preso ohiek sufritzen duten «berdintasun falta» salatu zuten. «Ni oraindik mundu mailako terroristen zerrendan nago; beraz, ezin dut AEBetara bidaiatu», azaldu zuen Coisteko kideak, eta «jendeak preso ohien gaiarekiko duen ezjakintasuna» ere mahaigaineratu zuen. Zentzu horretan, Culbertek legedia aldatu beharra dagoela esan zuen; eta Mouescak, berriz, “justizia trantsizionala” proposatu zuen.

Irlandan, presoen kaleratze masiboaren aurretik antolatzen hasi zirela esan zuen Culbertek. «Preso errepublikanoak, zein loialistak batera ateratzea arazo bat zen; hortaz, denen artean erabaki zen bakoitzak eskakizun bat egin behar zuela, eta bake prozesuarekin bat egiten zuen erakunde bateko kide baldin bazen kaleratua izan zitekeen presoen zerrendan sartzen zen».

Hasiera batean Europa mailatik eskuratu zituzten dirulaguntzei esker preso gehien zegoen komunitateetan bulegoak ireki eta 74 lagun lanean jarri zituen Coiste elkarteak, baina denborarekin dirulaguntzak eta baliabideak murriztu egin ziren.

Queens unibertsitateak egindako ikerketa bati esker 25.000 preso ohi zenbatu zituzten. Iheslarien kasuan, ordea, afera konplexua dela aitortu zuen Culbertek: «Askok ez dute itzuli nahi eta beste batzuk, adibidez, oraindik atxilotu eta kanporatu egiten dituzte AEBetatik... ez daukagu zifra bat emateko elementu fidagarririk».

Galderak zuzenean

Hizlariek moderatzailearen galderak erantzun ostean entzuleen txanda iritsi zen. Publikoan, jatorri eta izaera oso desberdineko ordezkariak zeuden. Adibide gisa, ilara berean ziren David Pla preso ohia, Michel Berhokoirigoin bake artisaua eta Silviane Allaux diputatu sozialista izandakoa.

Galdera gehienak ordezkari irlandarrari egin zizkioten, baita hitzaldia amaitu ostean egin zuten aperitifan ere.

Michael Culbert

«Trabajar en el proceso político fue la última orden que nos dio el IRA»

¿Cuánto se implicó el Gobierno británico en el problema de expresos y exiliados?

Siempre pusieron obstáculos, y aún hay muchas cosas sin resolver, pero nosotros tomamos una decisión. Si los gobiernos no se hubieran implicado actuaríamos de otro modo, pero siempre dando prioridad al proceso político. Eso no significa dejar a los presos a un lado, pero estábamos convencidos de que consumar el proceso político era la única garantía tangible para traer a todos los presos y exiliados a casa. En este sentido, los expresos cumplimos la última orden militar que nos dio el IRA, que es trabajar en el proceso político. Prueba de ello son la cantidad de exprisioneros que ejercen de concejales o representantes políticos hoy en día.

¿En qué medida afectará el Brexit al futuro del proceso?

Con el acuerdo de Viernes Santo, el Gobierno británico aceptó que algun día habría que hacer un referéndum en Irlanda del Norte. El Brexit representa todo lo contrario. Hace 100 años impusieron límites geográficos; ahora quieren imponer límites económicos.H. L.