INGURUMENAREN ETA TOKIKO EKONOMIAREN ALDE BAZTANEN

Ingurumenaren eta tokiko ekonomiaren aldeko elkarretaratzea egin zuten atzo Elizondon. Erdiz Bizirik taldeak deitu zuen mobilizazioa Rouiler multinazionalarena den Magna enpresaren asmoei aurre egiteko. Izan ere, Erdizen harrobia egiteko proiektuaren tramitazioa hasi du. 2008an, Erdizen egin nahi duten harrobia geldiaraztea lortu zuten baztandarrek.

Iñigo URIZ | FOKU