Andres OSA «SAKONA»
LUR

Gaztedi A 560 kilokoan ere garaile izan da

Atzo eguerdian jokatu zen Laukizko zelaian 560 kilokoan lurgaineko finala, eta Laukizko Gaztedi A taldea izan zen garaile. Tiraldi guztiak irabazita, txapelaren jabe egin da zortzikotea.

Azken jardunaldian tiraldi oso parekatuak eta gogorrak izan dira, batez ere Gaztedi A eta Goiherri A taldeen artean. Atzokoan zelai inguruan jende mordoa bildu zen, eta ikusi zutena espero zutena izan zen. Mutriku ez zen azaldu, eta sailkapena honela gelditu zen: txapelduna, Gaztedi A (7 puntu); txapeldunordea, Erandioko Goiherri A (5 puntu); hirugarren, Akelarre (4,5 puntu); laugarren, Gaztedi B (4,5 puntu); bosgarren, Getxo (3 puntu); seigarren, Gaztedi C (2 puntu), eta Goiherri B (puntu bakarra).

Horrela, Gaztedi izan da kategoria guztietan irabazlea. 680 kilotan, 640 kilotan, 600 kilotan eta 560 kilotan. Azkena bihar, 580 kilotan mistoa. Hiru talde, eta hirurak Laukizko Gaztedi dira. Zorionak eta segi aurrera, beharra dago-eta!

Todo sobre LUR